Ehiztariek hiltzen dituzten espezie berberez elikatzen direla azeriak diote, eta horregatik ehiza barrutietako kudeatzaileei arte debekatuak eta gaitzesgarriak erabiltzeko baimena ematen diete. Hala ere, hilketa hauek justifikatzeko batere ikerketarik ez dela egin salatu du Irrintzi Plazan Iñigo Petri, Gurelurreko kideak. Azken urteotan, Ingurumen sailak 1.300 baimen baino gehiago eman ditu ohiko ehiza baimen orokorretatik kanpo, azeriak sarraskitzeko.