Datorren astean ospatuko da SAME, Hezkuntzaren aldeko Mundu Ekintza Astea, eta Ama Korajetik, batez ere Nafarroako egoitzatik, Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainaren baitako ekimen honetan murgildurik daude buru-belarri.
Aurten, "Mila milioi ahots" izenpean, aurpegia eta ahotsa jarri nahi diete COVID-19ren eragina haien ikas prozesuetan pairatu duten 1.500 milioi ikasleei.
Kalkuluen arabera, herrialde pobreenen % 40k gaur egungo edo hurrengo ekitaldi ekonomikorako hezkuntza-aurrekontuetan murrizketak izan dituzte edo aurreikusita dituzte.
Ostegunean, hilak 29, 9:45ean, Tuterako Castel Ruiz zentroan eta ostiralean, hilak 30, Nafarroako Parlamentuan, Iruñean, SAME aste hau lantzen ari diren ikastetxeetako ordezkairiek hartuko dute hitza.