Hitzaldi bat eta hiru mendi txango Frankoren bunkerrak eta bortxazko lanak ezagutzeko

Euskalerria Irratia 2021ko api. 20a, 19:12

Frankismoaren aztarnen atzetik izeneko zikloa antolatu du Biltokik, gerra garaiko bunkerrak, mendi txangoak eta euskara batuz. Asteazken honetan abiatuko da ekimena Fernan Mendiola eta Edurne Beaumont historialarien hitzaldiarekin: Bunkerrak eta bortxazko lanak Nafarroan. 19.00etan izanen da Biltokiren egoitzan, Txantreako Ezkaba plazan.

Eta honekin batera hiru mendi txango antolatu dituzte bunkerrak eta Frankoren esklaboek eginiko errepideak ezagutzeko.  Iñigo Avila ekimenaren arduradunak Irrintzi Plaza saioan azaldu digu 6.000 bunkerrek osatzen dutela Frankok gerra ostean eraiki zuen mugaldeko defentsa lerroa, 1939tik 1958ra arte.

Lehen txangoa igande honetan, apirilaren 25ean izanen da, Bera eta Ibardin arteko bidea egiteko. Bigarrena maiatzaren 9an Urkiaga Artesiaga eta hirugarrena maiatzaren 23an Auritzen barrena.

Izena emateko Biltokiren telefonora deitu edota mezua bidali behar da (699-612124). Prezioa 12 euro, autobusa barne.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!