Nahikari Oloriz: "Sorpresa polita hartzen du publikoak: saxofoiak errepertorio zabala du klasikoan"

Euskalerria Irratia 2021ko api. 15a, 17:10

Bi kontzertu eskainiko ditu Ensemble Rayuela taldeak asteburuan. Larunbatean Nuevo Casinon izanen dira; igandean, berriz, Atarrabian. Bertakoa da taldeko Nahikari Oloriz saxofoi tenor jotzailea.

Duela bost urte sortu zen, Parisen, goi mailako kontserbatorioan Ensemble Rayuela nazioarteko taldea. Han egin zuten bat Albaceteko Raquel Pañosek, Italiako Vercelliko Livia Ferrarak, Rui Ozawa eta Kishin Nagai japoniarrak eta Nahikari Oloriz atarrabiarrak. 

Piano jotzaile batek lagundutako saxofoi laukotea dira, eta musika klasikoa dute adierazpide. 

Iaz kaleratu zuten lehenengo estudioko lana: “Tableaux”, edo euskaraz “margolanak”. Pandemiaren eraginez ez dute lana nahi bezala aurkezteko aukerarik izan, eta asteburuan abiatuko dute Euskal Herritik bira. Nafarroako Ateneoak antolatuta, larunbatean, Nuevo Casinon eskainiko dute kontzertua, 18:00etan. Igandean, berriz, diskoaren aurkezpena eginen dute Atarrabian, 19:30ean. Sarrerak bost euroan daude salgai.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!