Mikel Garziandia: "Interpretazio zentro berritzaile bat zabaldu nahi dugu Aralarren"

Euskalerria Irratia 2021ko api. 14a, 19:32

Aralarko Mikel aingerua bisitan dabil aste honetan Iruñean. Pandemia dela eta jende pilaketak ekidin nahi dituzte eta horregatik parrokietara mugatzen ari dira bisitak. Bitartean Santutegian aurrera darraite XII. mendeko eraikin bat zaharberritze lanek, mezenasgo proiektu baten bitartez.   

Aralarko Mikel aingerua bisitan dabil aste honetan Iruñean. Astelehenean iritsi zen eta heldu den igande honetan hiria utziko du bere bidea jarraitzeko Ariz, Atondo, Lete, Goñibar eta Ollaran aldean.

Pandemia dela eta jende pilaketak ekidin nahi dituzte eta horregatik Miserikordia etxeko aingerua aurten ez zitzaion takonerara atera ongi etorria egitera eta bisitak ere parrokietara murriztu dituzte, ikastetxeertara eta bestelakoetara joan gabe.  Hori da Mikel Garziandia, Aralarko kapilauak Irrintzi Plaza saioan azaldu diguna.

Osasun egoera dela eta aurten Nafarroako Jauregian ez da bisitarik eginen eta Iruñeko Udaletxean asteartean izan ziren zinegotzi talde txiki batekin. Parlamentura ez dira joanen, baina ez koronabirusarengatik, baizik eta duela bi urte hara ez joateko erabakia hartu zutelako.

Harat honat, beraz Mikel aingerua udaberri honetan ahal bezala, iaz batere mugitu gabe egon ondoren. Eta bitartean santutegian obretan jarraitzen dute XII.  mendeko eraikin bat zaharberritzen, han historia, kultura eta inguruaren interpretazio zentro berritzaile bat zabaltzeko asmoz.  Horretarako mezenasgo proeiktu bat jarri dute martxan diru ekarpenak biltzeko. Informazio guztia SOS Aralar web gunean  topatu daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!