Bidasoan gora

Bidasoan gora |x9| Bittori Etxeberria

Iturbururik gabeko Bidasoa ibaiaren arrastoan Bittori Etxeberria ezagutu dugu, Frankismoaren aurkako Alava espioitza sarean funtsezko emakumea. Eneko Aizpurua idazleak azaldu digu.

Txingudiko badiatik Xorroxingo iturbururaino, Bidasoa ibaian gora oinez bidaia egiten ari gara  hamabostean behin Irrintzi Plazan, Eneko Aizpurua idazlearekin batera. Elkar argitaletxarekin kaleratu duen Bidasoan gora liburua dugu bidaide. Baztanen sartu gara gaur, Bittori Etxeberriaren biografia ezagutzeko. Alava Sarearen giltzarri izatera iritsi zen, frankismoaren aurkako espioitza eta errepresaliatuekiko elkartasun erakundeko kide gisa.