Hizkuntzen irakaskuntza: ahozko hizkuntza lantzen LHn
Gure komunikazioaren %85a ahozko hartu emanen bidez egiten dugu, horregatik da horren garrantzitsua haurrak ahozko hizkuntzan trebatzea. Hori da Ainhoa Uriarte, ikastaro honetako irakasleak Irrintzi Plazan azaldu diguna.
Unitate didaktiko digitalen diseinua
Bestalde gero eta pisu handiagoa hartzen ari dira teknologia berriak ikasgelan. Ikasleen pentsatzeko eta ikasteko modutik gertuago daude unitate didaktiko digitalak, paper hutsa baino. Horregatik irakasleek formakuntza jaso behar dute lengoaia berri hauetan lan eraginkorra egin ahal izateko. Ikastaroa gidatuko duen IKTon kooperatibako Josune Arangurenek hori azpimarratu du Euskalerria Irratian.
Bi ikastaro interesgarri, beraz, maiatzaren 8 eta 15ean egiteko, Jaso Ikastolan eta doan.
Izena emateko epea zabalik dago UEUren web gunean.