Honetaz gain, Dindaia Fudazioak 'Euskaraz kilika' izeko ekimena jarri du martxan D ereduko 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Euskarabidearen laguntzarekin.
Pandemia dela eta azken urte honetan bertan behera gelditu dira eskolaz kanpoko jarduera gehien gehienak eta haiekin batera haur askok euskaraz lagunekin aritzeko zeukaten ia aukera bakarra. Hori dela eta Dindaiak abian jarri zuen ekimen hau modu telematikoan haur taldeak biltzeko eta on line jolasean aritzeko. Hau, bestalde irtenbidea ere izan da Dindaiarentzako, oso egoera larrian gelditu baitzen enpresa, jarduera guztiak eten ondoren Esther Lakastak eta Josune Paskualek Irrintzi Plaza saioan azldu diguten bezala.