Arkanbelearen irudiarekin eta deskubritzeke dagoen mundu eta bizitzaren bilaketaz ari diren poemek osatzen dute iburuaren hasiera. Liburuaren hamaika ataletan azkena, aldiz, heriotzaren hurbiltasunari eskaini dio idazleak.
«Memoria pertsonaletik anitz» duten poemek begirada kolektibo bat ere osatzen dute, eta iraganetik ekarri ditu gaur egunerako balio duten gogoeta-gaiak.