Aingeru Mayor: "Gizarte gisa ezin dugu onartu haur transexualen suizidiorik"

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 24a, 18:06

Haurren eta gazteen transexualitatea ulertzeko liburua idatzi du Naizen elkarteko Aingeru Mayor sexologoak. Transitos deitzen da, eta martxoaren 30ean, asteartean, aurkeztuko du Kondestablen, 18:00etan.

Liburu honek benetako 25 istorio biltzen ditu, haur eta gazteen gurasoek kontatuak. Beren etxeetan bizi izandakoa ezagutzeko aukera ematen dute, prozesua beren begien bidez ikusteko aukera. 25 ama edo aita euren seme-alabei buruz hizketan, askotan amorruz, penaz, batzuetan umorez zipriztinduta, beti bihotza eskuetan harturik.

Naizen elkartera gerturatzen diren familiengan beste lekukotzak entzuteak eragiten duen horretatik sortu zitzaion Mayorri liburua egiteko beharra. Ekain ondarrutarraren heriotzarekin buru belarri murgildu zen proiektuan. Bildu dituen istorio denek ez baitute amaiera bera izan.

Gurasoentzat eta profesionalentzat idatzi du liburua. Baina, harago, errealitatea urrunago bizi dutenek ere irakurtzea nahiko luke, tamalez, haren hitzetan gero eta gehiago direlako transexualitatearen inguruko oinarririk gabeko iritziak.

Argazkia: EHU

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!