Oihane Zuberoa Garmendia Glaria (Erronkari, 1993) filosofian graduatua da eta literatura, arte eta pentsamendu konparatuko masterra egin du. “Iruña Hiria” Nazioarteko Poesia sariari esker argitaratu du bere lehen olerki liburua Denonartean argitaletxearekin. Horretaz gain, beste proiektu sortzaile batzuetan parte hartu du eta hainbat literatur sari eta aipamen jaso ditu, besteak beste, Nafarroako egile berriendako literatur lehiaketan edota UNAV-eko olerki eta narrazio laburren lehiaketan. Egun filosofia irakasle da Hernaniko institutu batean.
Kondestablean eginiko saioan gogoetak eta bere olerkien irakurketak eskaini zituen.
Hara joan aurretik Euskalerria Irratian izan zen Irrintzi Plaza saioan.