RASMIA, Nafarroako ikastetxe publikoetan adingabeko migratzaileei harrera positiboa egiteko jarrerak sustatzea helburu duen proiektua aurkeztu dute. Proiektuak ikasleak gai horren inguruan sentsibilizatzeko helburua du eta Lehen Hezkuntzako 5. Mailatik gorako ikasleei zuzendutako unitate didaktikoak banatuko dira.
Proiektuaren izena “rasmia” adieratik dator, eta RAE-ren arabera “enpresa bat zabaldu eta mantentzeko adorea eta irmotasuna” bezala definitzen da; Nafarroan hitz hau oso erabilia da “lanerako adorea, irmotasuna, indarra edo borondatea” esanahiarekin”.
RASMIA 8 minutuko bideo dokumental batetik abiatzen da, bere zuzendaria David Serón gazte nafarra izanik; bertan, bi adin txikiko babesgabeek, Lahcen Ben Abdessallam eta Ignacio Gomes, Foru Komunitateko egunerokotasunean bizi dituzten xehetasunak kontatzen dituzte, euren jatorriaren eta bizi izan dituzten migrazio eta harrera esperientzien gainean. Horrekin batera, SEI eta “Transpirenaica Social Solidaria” elkarteek gizarteratze arloan egiten dituzten ekintzak azaltzen dira. Elkarte hauek Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiken Departamentuak finantzatu duen material dibulgatzailea eskura jarri dute.
Bideo honekin batera ikasgeletan edukia lantzeko unitate didaktiko bat eransten da, “irakasgaietako edozeinetan saio batean edo bitan landu ahal den material bat da”. Ekimen honek heziketa jarduera eta sozio-komunitarioa bateratzen ditu adin txikiko migratzaileen errealitatea ezagutzera emateko eta haiek ikasgeletan sartzea lortzeko helburuarekin.