Emozioa, poza, urduritasuna, hainbat hilabetetako prestaketa, ziurgabetasuna eta gogo handia elkartu dira ‘Aztarnak’ saioaren inguruan. Afrika Imprescindible taldearen 20. urteurrena ospatzeko prestatu dute ikuskizuna Babobab danza taldeko kideek. Hitzordua martxoaren 26an izango da, 19: 30ean, Burlatako Kultur Etxean.
Baobab Dantza Konpainiak eta mugimenduan murgilduta dauden afrikar pertsonek parte hartuko dute. Kawadeni Dantza eta Perkusio taldea eta Rawan Diallo eta Patricia Greham abeslariak, esate baterako.
Maitasunezko begirada batek duen indarra sentitu ahal izango du ikusleak, epaiketarik gabekoa; baita komunitate bateko kide izateak, munduko leku bateko kide izateak duen magia ere. Sarrera eskuratu dutenek izanen dute oraingoz aukera, berehala saldu baitituzte denak. Dena den, ikuskizuna berriz eskaintzeko lanean ari direla aurreratu du Karrerak.