Mayu Serreau: "Elikadura burujabetzaren alde emakumeak egiten ari diren lana izugarria da"

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 16a, 19:27

Martxoaren 27 eginen da  Uharteko Arte Garaikideko Zentroan  Mugarik Gabek antolatutako emakumeentzako III. Foroa. Aurten Elikadura Burujabetza, feminismoak eta lurraldearen defensa izanen dira mintzagaiak. Aurreko urteotako bilkuretan bezala, lehen sektorean aritzen diren emakumeek hartuko dute hitza.

Hizlarien artean bertako emakumeak eta kanpotik etorritako gonbidaturen bat ere bai, pandemia gora-behera. Haien artean Lolita Chavez Guatemalako aktibista. Egun bateko topaketa izanen da, martxoaren 27an esan bezala, Uharten eta doan. Izena mugarik gabe erakundearen web gunean eman beharra dago eta aurten 50 emakumerentzako tokia baino ez dira egonen.  Mugarik Gabe erakundeko kidea den Mayu Serreaurekin mintzatu gara Irrintzi Plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!