Jon Ander Urkiaga: "Liburuan agertzen diren egoerak ezagunak egingo zaizkio irakurleari"

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 15a, 18:13

Nafarroako Kutxa fundazioaren gazteentzako lehen poesia saria irabazi du Jon Ander Urkiagak, eta Luces de Galibo etxeak argitaratu du orain liburu haren poema bilduma. 

Nor zara lo zaudenean?
Zureak al dira erdizka irekitako begiok?
Ezagutzen al nauzu?
Nork irensten zaitu?
Esango al dizkidazu entzutea desio ditudan hitzok?

Aitaren galerari eta heriotzari buruzko poemak bildu ditu Jon Ander Uriagaka Bizia min olerki liburuan. Kepa Murua eta Angel Erro idazle eta olerkariek osatu dute Nafarroako Kutxa fundazioaren gazteentzako lehen poesiaren epaimahaia, eta Urkiagak hainbat tradizio poetiko bateratzeko duen trebetasunagatik eta sentimenduaren adierazpenean erakusten duen fintasunagatik hautatu dute bere lana. Luces de Galibo etxeak argitaratuta liburu dendetan dago Bizia Min

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!