Oihana Torregrosa: "Izadi motxiladun ume bilakatzea ekidin nahi dugu"

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 16a, 19:38

"Izadi: espetxean jaiotako atzera kontaketa" dokumentala estreinatuko dute Burlatako Kultur Etxean heldu den igandean  arratsaldean 17:00etan Burlatako kultur etxean.

Algortako Iñigo Gutierrez eta Burlatako Maria Lizarraga presoen alaba da Izadi. Hiru urte beteko dituenean gurasoengandik banatzera behartuko dute. Hori saihesteko asmoz, 'Izadi gurasoekin etxera' plataforma sortu zen. Bertako kide den Oihana Torregrosarekin mintzatu gara Irrintzi Plazan.  

Besteak beste, azaldu digu Izadik urtarrilean hiru urte bete arte ekimen desberdinak eginen dituztela hilabetero. Bitartean Aranjuezeko gartzelan jarraitzen du familiak Euskal Herrira hurbildu ezinean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!