2016an sortu zen istorioa, Donostian, arrebak asteazkenero pilates egiten duen emakume baten istorioa kontatu zionean. 2018ean hartu zuen hari hori liburu bilakatzeko, 40 urteko krisian zegoela. Ereinekin argitaratu du 'El café de los miércoles'.
Bertan, sei emakumeren istorioak elkartzen dira. Emakume bakar baten istorioa ere izan liteke, bere bizitzako sei etapatan deskribatua. Maitasun debekatuak, amatasuna, ametsak, lan-mundua, frustrazioak, aukera berriak, umorea. Horiek dira eleberri honetan parte hartzen duten osagaiak.