Iker Ganuza: "Zinemaren industria hazten ari da Euskal Herrian"

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 9a, 19:39

Espainiako Zinema Akademiak Goya zinema sariak banatu zituen joan den igandean. 28 denera izan ziren eman zituztenak eta horietatik zortzi bi euskal filmek eskuratu zituzten, bost Akelarrek eta hiru Anek. Iker Ganuza iruindarra da Akelarre filmeko ekoizlea eta berak ere pozik hartu zuen sari zaparrada.

Mikel Serrano zuzendaritza artistikorik onenagatik; Nerea Torrijos jantzien diseinurik onenagatik; Beatushka Wojtowick eta Ricardo Molina makillajerik eta ile apaintzerik onenengatik; Mariano Garcia Marty eta Ana Rubio efektu berezirik onenengatik eta  Aranzazu Callejaren eta Maite Arroitajauregi jatorrizko musikarik onenarengatik izan dira Akelarre filmeko lan taldearen saridunak.  

Pablo Aguero zinemagile argentinarrak zuzendutako Akelarre filma izan da edizio honetako garaile handienetako bat, duela gutxi eginiko Feroz sarien edizioan ezar gabe gelditu ondoren.

Koronabirusak eragina izan duela pelikularen hedapenean esan digu Ganuzak, eta modu berean, une onean dagoela orokorrean euskal zinmagintza.

Honetaz guztiaz mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!