Iruñeko EKOmerkatuak larunbat honetan ospatuko du bere lehen urteurrena

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 5a, 17:05

Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eta kontsumitzaileen arteko topagunea da Ekomerkatua. Gure lurraldean modu ekologiko eta iraunkorrean lan egiten duten ekoizle txikiak ezagutarazteko aukera, Kattalin Barber Nafarroako Nekazal Produkzio ekologikoaren kontseiluko komunikazio arduradunak azaldu digun bezala.

Iruñeko EKOmerkatua 2020ko martxoko lehen larunbatean inauguratu zen. Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoa jendeari ezagutarazteko sortu zen hitzordu hori, eta, erosteko ez ezik, elikagai ekologikoak, osasuntsuak, eta jasangarriak landatzen eta elaboratzen dituzten pertsonak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere emateko sortu zen.

Proiektuak duela urtebete ikusi zuen lehen aldiz argia, Iruñeko lehen merkatu ekologiko egonkorra posible egin zuen lan parte-hartzaile handi baten ondoren. Ekimena CPAEN/NNPEKek jarri zuen martxan abian, INTIA, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udalaren lankidetzarekin, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eskaerari erantzuten dio: zuzeneko salmenta-leku bat izatea, ekoizle zein kontsumitzaileentzako bidezko prezioekin. Horrela, EKOmerkatua nekazaritza ekologikoaren eta landa-eremuen garrantziari buruzko sentsibilizazio-gune bihurtu da ere.

Ez da nolanahiko urtea izan. Izan ere, martxoko inaugurazio arrakastatsuaren ondoren, ezin izan zen hurrengo edizioa egin konfinamendua zela-eta, baina maiatzean jarri zen berriro martxan, bizi zen momenturako formatu egokiarekin, eta uztailetik aurrera egungo moduan berreskuratu  zen. Orduz geroztik, Iruñeko Autobus Geltokiko nasetan hileko lehen larunbatean  egin.

Oraingoan hemezortzi ekoizlek eramango dituzte Iruñera haien produktuak: oliba-olio birjina estra, barazkiak, sagarrak, Metauteneko boilur beltzak, lekaleak, garagardoa, ardoa, ahuntz-, behi- eta ardi-gaztak, marmeladak, arrautzak, Betizuko hestebeteak, eztia, ogia eta pastak. Postu berri bat iritsi da edizio honetara: FermentArt, tradizionalki hartzitutako barazkiak egiten dituzte.

Gainera, EKOmerkatuaren urteurren honetan hainbat jarduera programatu dira, hala nola birziklatutako materialekin haurrentzako jolasak, Txoriburu DJren animazioa EKOmerkatuaren inguruan eta telebista set bat ekoizleak elkarrizketatzeko. Gainera, Artilezko hodeiak postu gonbidatua etorriko da, artilearen erabilera berreskuratzen duen ekimena, eta bere lanari buruzko hainbat erakustaldi egingo ditu goizean zehar.

EKOmerkatuko ekoizleak, martxoaren 6an

  • Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa (Bakedanoa eta Artaxoa)
  • El Puente Viejo. Barazkiak (Caparroso)
  • Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eulz)
  • Aranda ekologikoak. Oliba-olio birjina estra (Faltzes)
  • Larrezabal ECO. Ardi-gazta (Altsasu)
  • Casa Paulina. Marmeladak (Artaza)
  • Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak (goldaraz)
  • La Corraliza de Don Pablo. Olioa (Peralta)
  • Domiña. Betizuko hestebeteak. (Goizueta)
  • Erlan. Eztia (Izurzu)
  • Erlandere. Eztia eta propolioak. (Arbeiza)
  • Pittika. Gaztak (Erratzu)
  • Trufaren Etxea. Boilur beltza Túber Melanosporum (Metauten).
  • Axuribeltz. Ardi gazta (Iturgoien)
  • Lakabeko Okindegia. Ogia eta pastak (Lakabe)
  • Azpea upeltegia. Ardoa (Irunberri)
  • Koldo Resano. Sagarrak (Faltzes)
  • FermentArt. Landare hartzituak (Iruñea)

 

Postu gonbidatua

Artilezko Hodeiak. Goizean artile erakustaldia egingo dute. www.artilezkohodeiak.com

Jarduerak

10:00-14:00. Haurrentzako jolasak birziklatutako materialekin

10:30-14:00. Txoriburu DJ Gurpilei buruz EKOmerkatu inguruan.

12:30. Elkarrizketak ekoizleekin eta postu gonbidatuarekin.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!