Europako Batasunak arau batean honela definitzen ditu energia komunitateak: "Pertsonak, enpresa txikiak, elkarteak eta tokiko erakunde publikoak biltzen dituen erakunde juridikoak dira; elkarrekin, energia berriztagarriak (elektrizitatea, beroa eta hotza), eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria eta abar sustatzean oinarritutako jarduerak garatzeko helburua dutenak; hori guztia gertuko onura soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa bilatuz".
Tresna interesgarria izan daiteke energia ereduaren aldaketari heltzeko, baina arraiskuak ere gertu ikusten dituzte Goienerreko kideek, korporazio handiak hasi baitira formulak bilatzen komunitate txiki gisan negozioa egiteko.