Uharte Arte Garaikidearen Zentroa Europako Who cares? proiektua koordinatzen ari da

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 3a, 19:14

Urte honetan eta hurrengoan zehar garatuko da zaintza esparruan arreta jartzen duen lankidetza proiektu hau. Honetaz eta abian diren dirulaguntzen eta beken deialdiez hitz egin dugu Oskia Ugarte zentroko zuzendariarekin. 

Uharte Arte Garaikidearen Zentroa Europako who cares? proiektua koordinatzen ari da “Europa sortzailea” programaren laguntzarekin.

Urte honetan eta hurrengoan zehar garatuko da zaintza esparruan arreta jartzen duen lankidetza proiektu hau. Uharte zentroarekin batera, ekoizpen artistikoa lantzen duten Bartzelona, Londres, Lituania eta Kroaziako hainbat erakundek osatzen dute egitasmoa.

Bitartean aurrera doaz diru laguntzen deialdiak. Horrela esate baterako, orain da garaia Uharte Zentroa eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak eskatzeko  Arte plastikoen eta ikusentzunezko lanak garatzeko. Deialdi hauen berri eman digu  Oskia Ugarte Uharte zentroko arduradunak.

Bestalde Uharte Zentroak aurrera darrai ohiko aktibitateekin sortzaileekin elkarlanean, baina publikorik gabe, pandemia dela kausa. Horrela aperitifak edo acampada bezalako ekimenez gozatzeko itxoin egin beharko dugu, ekainera arte  gutxienez.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!