Alizia Iribarren: "Korrikak utzitako zuloa estaltzeko jendartearen laguntza behar dugu"

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 25a, 18:24

Aurtengo udaberrian egiteko zen Korrikaren edizio berria, 22garrena, baina  AEKtik heldu den urtera arte atzeratzea erabaki dute osasun egoera dela eta. Korrikaren galerari aurre egiteko, diru ekarpenak jasotzeko kanpaina bat abiatu du AEK-k.

Korrika euskara sustatzeko ekinbide garrantzitsua izateaz gain, diru iturri handia ere bada helduen euskalduntzerako. Hori dela eta, aurtengo egoera ekonomiko zailari aurre egiteko, AEKk Bultza euskaltegiak bultza euskara dinamika jarri du abian.

Hiru ardatz nagusi izanen ditu honek: Euskal Herriko hiru administrazioei gutun bana bidaliko diete gogoraraziz haien laguntza eta inplikzioa beharrezkoak  direla, bigarrenik: eragile sozialekin ere mintzatuko dira euskararekiko haien konpromisoetan urratsak eman ditzaten eta  hirugarrenik jendearteari bere bultzada eta laguntza ekonomikoa eskatuko diote.

Hau dena kanpaina honen barruan eginen da, baina ez Korrikaren ordez, Alizia Iribarren AEKko koordinatzaile nagusiak Irrintzi Plazan argitu digun bezala. 

Korrika heldu den urtean ospatuko dugu, onbidean, eta bien bitatean aukera izanen dugu, beraz,  gure diru ekarpenak egiteko eta martxoaren 28an, Korrikak amaitu behar zuen egunean, alegia,  hiri eta herri desberdinetan antolatuko diren ekitaldietaz gozatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!