Iñaki Irisarri: "Jainkoa lagun, baina badaezpada ere, infernuko demonioa adiskide"

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 23a, 18:12

"...eta infernuko demonioa adiskide" da Iñaki Irisarri iruindarraren lehen eleberria. 1811ko Nafarroan kokatua dago. Hiru urte badira Napoleonen tropek Iruñeko zitadela hartu zutenetik eta bi gizon eta mutil bat Espoz Minaren gerrilariekin bat egitera doaz. 

Abenturazko eleberri hauxe dugu Iñaki Irisarriren lehen lan luzea, botereen eta armen aurrean herritar xeheak galtzeko guztiak dituela gogorarazten diguna. Aurretik Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako lehiaketan lehen saria irabazi zuen 1999, Narrazio Laburraren atalean "Hameka" izeneko lanarekin. 10 urtez itzultzaile profesionala izan da.

1811ko uda da; hiru urte badira Napoleonen tropak Iruñeko zitadelaz jabetu zirenetik, eta jendea nazkaturik dago frantsesak jasan eta elikatu beharraz. Hori dela-eta, gero eta gehiago dira Espoz Minak gidatzen duen gerrillarekin bat egiten dutenak, soldaduak behingoz Nafarroatik botatzeko. Hain zuzen, gerrillariekin elkartzera doa Babil, txirula jotzen duen mutiko xalo eta mutua, etsaiek aita hil diotela-eta. Erakusle ipiniko diote Txarro, gizonkote zakar eta basa, eta eginkizun berezia emanen diete, biei eta Bordeletik datorren Lauren gazte ilustratuari: mugaldera joatea, handik dabilen bidelapurra atzemateko, merkatarien joan-etorriak babestearren.


EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!