Cortazarrek euskal literaturan izandako itzala bildu nahi du Deabruaren Eskolak

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 23a, 17:03

Otsailaren 12an 37 urte egin zituen Julio Cortazar idazle argentinarra hil zela. Urteurrena baliatuz Deabruaren Eskolak Juan March Fundazioari eman nahi dizkio euskarara ekarritako Julio Cortazarren lanak edo euskal egileek haren lanak inspiratuta idatzi eta argitaratutakoak. 

Idazle gutxirekin konparatu daiteke Julio Cortazarrek izan duen eragina XX. mendeko nazioarteko literaturan, gaztelaniazko literaturaren historian eta fikzio laburraren esparruan; bain euskal literaturari dagokionez ere itzela da izan duen itzala. Horretarako zioak soberan topatu dituzte Deabruaren eskolako sustatzaile Mikel Sotok eta Irati Jimenezek. 

March Fundazioak kudeatzen du egun nazioarteko Cortazarren liburutegia. 3.000 aletik gora dituzte gordeak eta tartean Gerardo Markuletak eramandako euskarazko bi liburu daude. Deabruaren Eskolaren sustatzaileen ustez, baina, abizenetik haratago, leku berezia dauka argentinarrak hemengo idazleen obran eta hori dela eta egindako lanekin osatu nahi dute liburutegia.

Lanen zerrenda egiten ari dira orain, eta udaberrian bidaliko dituzte. Beraz, Cortazarren lanen itzulpenik edota haren lanetan inspiraturiko testurik ezagutuz gero Deabruaren Eskolarekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Horretarako deabruareneskola@gmail.com helbidera idatz daiteke edo Twitter, Facebook  eta Instagram bidez jarri daiteke eskolarekin harremanetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!