Bieuse elkarteko langileek lanuzteei ekin zietenean, EHBE elkartekoek lanean jarraitu zuten, bereziki Mixer enpresan (Bilbo). Lanuzteari amaiera eman diote orain, eskatutakoa lortu dutela iritzita. Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkartekoek, ordea, lanuztearekin jarraituko dute, elkartea sortu izanaren arrazoia lanbidea arautuko duen hitzarmen kolektibo bat lortzea delakoan.