Julen Linazasoro: "Otsailetik aurrera Whatsapp erabiltzeari utziko diot"

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 18a, 18:37

Hau bezalako mezuak erruz zabaltzen ari dira azkenaldi honetan. Arrazoia: Whastappek izan duen jokaera aldaketa. Hemendik aurrera plataforma hauetako erabiltzaileen informazioa Facebookekin partekatuko du. Julen Linzasoro adituak honen inguruko informazioa eman digu.  

Erabilera-baldintzak eta pribatutasun politika eguneratu ostean Europatik kanpoko erabiltzaileen datuak Facebookekin elkarbanatuko ditu WhatsAppek. Euskal Herriko erabiltzaileen datuen partekatzeari ez dio eragiten eguneraketak. Sareetan hainbat erreakzio eragin ditu berriak, eta Telegram eta Signal aplikazioetako erabiltzaile kopuruak handitu dira.

Zertan da, beraz, eguneraketa? Aldaketa garrantzitsuena erabiltzaileen datuen partekatzeari dagokio. Europako herrialdeetan, hau da, Europar Batasuna, Europako Esparru Ekonomikoa eta Erresuma Batua salbu, WhatsAppek Facebookekin informazioa parteka dezan ahalbidetzen du eguneraketak.

Argia aldizkariak Autodefensa digitala izeneko artikulu interesgarri bat argitara eman zuen gai honen inguruan eta honekin batera mezularitza zerbitzuen konparatiba interesgarri bat. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!