Denbora-mugarik gabeko gerra-espazio atenporal batera eramen du ikuslea ‘Ama kuraia’ antzezlanak, baina haren erreferenteak tristeki egunerokoak eginen zaizkio. Mundu distopiko batean, gerraz eta horrek dakarren negozioaz ari baita obra. Baina gatazken inguruan hitz egiten denean ia aipatzen ez den alderdi bati erreparatu nahi izan diote: emakumeei.
Obra María Goiricelayak egokitu eta zuzentzen du. Hamairu aktore ezagun ariko dira Gaiarre antzokiko oholtza gainean. Gaztañagak aitortu duenez, erronka bat izan da guztientzat antzezlana, bereziki pandemiak aurkeztear zutela harrapatu zituelako. Oztopoak oztopo, baina, Iruñera bihar iritsiko dira. 19:00etan izanen da emanaldia, sarrerak 12 euroan daude salgai, eta gutxi batzuk baino ez dira geratzen.