Arkaitz Mindegia: "Egoera latz honen aurrean, bizitzaz goxatzera animatu nahi dugu jendea"

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 16a, 16:42

Trikidantz taldeak 'Bizitzaz Goxatu' diskoa argitaratu du. Otsailaren 27an kontzertua eskainiko dute Burlatako kultur etxean. Sarrerak hiru euroan daude salgai.

2020ko martxoan ziren grabatzekoa Trikidantz taldeko kideak diskoa. Covid-19aren etorrerarekin, baina, proiektua gelditu egin behar izan zuten eta udaberrirako eta udarako aurreikusitako ia jarduera guztiak bertan behera geratu zitzaizkien. 60 emanaldi izatetik 2 baino ez zituzten eskaini. 

Dena den, ez zuten amorerik eman, lanean jarraitu zuten eta udan Musiikki estudioetan grabatu zuten Bizitzaz goxatu. 

Diskoa finantzatzeko asmoz, crowdfunding bat jarri zuten martxan itsulapikoa.eus atarian, eta abuztuaren amaierarako 6.000 euro baino gehiago bildu zituzten bere musikak argia ikus zezan. Azaroan kaleratu zuten, eta oso pozik dira izan duen arrakastarekin.

Trikidantz musika taldea Arkaitz Mindegiak, Mikel Fagoagak, Leire Onsalok, Odei Berradek eta Eneko San Sebastianek osatzen dute. 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!