Jesusen Lagundiari atxikitutako Gobernuz Kanpoko Erakundea da Alboan, Hego Euskal Herrian lan egiten duena. Giza mugikortasuna eta harrera gaien inguruan proiektu desberdinak dituzte munduko hainbat herrialdeatan. Haietaz gain, hezkuntza eta sentsibilizazio egitasmoak eramaten dituzte aurrera. Horietako bi ezagutzera eman digu Ines Vicenete Alboaneko kideak Irrintzi Plaza saioan: CHANGE proiektu europarra, beste zortzi herrialderekin batera egindakoa, proposamen pedagogikoa, jarduera bereziak eta ikasleen ekintzak bultzatzeko eskoletan, eta Mugetatik Haratago, aurten jarduera oso bereziak eskainiko dituena bai ikastetxeetan baita publiko orokorrentzat ere, martxoan zehar Iruñean eta Tuteran.