Oinez abiatu dugu seigarren Bidasoan gora atala eta bi pertsona azaldu zaizkigu: Berako idazleen artean ezagunena, Pio Baroja eta Jose Ariztimuño Aitzol ezizeneko idazle, kazetari eta euskal kulturaren pizkundearen bultzatzailea. Txingudiko badiatik Xorroxingo iturbururaino, Bidasoa ibaian gora oinez bidaia egiten ari gara hamabostean behin Irrintzi Plazan idazlearekin batera. Elkar argitaletxearekin kaleratu duen Bidasoan gora liburua dugu bidaide.