Gayarre antzokiari lotutako memoriaren bilketa hasi da.
Antzoki honek zer toki duen iruindarron bizitzan aztertzeko metodologia propio bat garatu du Labrit Ondarea enpresak.
Astelehenaz geroztik eta hiru egunean zehar hiritarren lekukotasunak grabatu ditzute antzokian bertan. Gayarrerekin harreman berezia duten perstonez gain, hiritar orok aukera izan du bere testigantza egiteko. 50 inguru bildu dira modu honetara.
Hiru egunetako grabaketa txanda amaituta, orain zabalik geldituko da modu telematikoan ekarpenak egiteko aukera. Martxoaren 7ra arte denok izanen dugu aukera horretarako www.irudilantegia.com webgunearen bidez.
Nafarroako kultur ondareko eraikin enblematikokei eskainitako lehen esperientzia da ekimen hau eta etorkizunean Iruñeko edo Nafarroako imaginario kolektiboaren parte diren espazio edo eraikinei metodologia bera aplikatzeko asmoa dute sustatzaileek.
Honetaz mintzatu gara Gayarren bertan Itziar Luri Labrit enpresako kudeatzailearekin.