Euskarak harrera linguistikoan zein toki behar luke? Nola kudeatu bertako hizkuntza minorizatua, erdara hegemonikoak eta hizkuntza aniztasuna? Zein ikuspegirekin? Galdera horiei erantzuna bilatzen saiatu dira Topaguneak antolatutako azken Topaldian. 2021ko urtarrilaren 28an egin zuten 19. edizioa, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan.
2016an ikerketa bat aurkeztu zuen Mario Zapatak migratzaileen harrera eragile sozialen esparruan aztertu eta gero. Oraingoan ikuspegi orokorragoa erabili du, gutxiagotutako hizkuntzen egoera abiapuntu, harrera kontzeptuan eta praktikan aintzat hartu beharreko gako nagusiak mahai gainean jartzeko helburuarekin
Euskal Herriko testuinguruan harrera eta hizkuntza aniztasunaren kudeaketa egoki bat estrategikoa da Ariane Usarbarrenaren ustez, euskararen normalizaziorako, baita kohesio eta berdintasun sozialari begira ere. Euskaltzaleen Topaguneak hizkuntza aniztasunaren inguruan duen ikuspegia partekatzeaz gain, Topaguneak zertan diharduen ere aipatu du Topaldian. Etorkizuneko erronkak ulertzeko, oraindik oinarrian diren gabezia edo ahultasunak azalduko ditu eta datozen pausuak edo lehentasunak irudikatu ditu.