Gobernuz Kanpoko hiru erakunderen elkarlanari esker posible izan da Abdouren osasun arazoarentzako soluziobidea bilatzea. Iruñean lortu zuten medikua eta lan talde oso bat gaztea artatzeko prest zeudenak boluntario moduan, baina harrera familia bat behar zuten. San Frantzisko eskolako gurasoen Whatsapp taldean zabaldu zen berria eta laguntza sare bat osatu zen. Familia horietako bat da Oskia, Oskar eta bere hiru seme-alabena. Haiek hartu dute Abdou haien etxean abenduaren bukaeratik eta martxoaren bukaerara arte.
Etxean toki bat egin eta Abdoren zaintzeko ardura hartu dute etxean. Hala ere, esperientzia honetatik asko da familia honetako kideak ikasten ari direna, Irrintzi Plaza saioan azaldu diguten bezala.
Aste honetan bertan dago programatua Abdouren lehen ebakuntza eta, arazorik ezean, laster eginen diote bigarrena, beste hankan.
Elkartasun ekimen honen inguruko informazioa jarrai daiteke, gainera, Abdouren blogean, blogak.eus plataforman zabaldutako leihoan.