Gartxot Unsain: "Oztopoen gainetik ezberdin izateko askatasuna aldarrikatzen du antzezlanak"

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 4a, 17:23

Atx teatroa konpainiak bere azken antzezlana eskainiko du larunbat honetan, Garaikide zikoloaren barruan, Iturramako Civivoxean: ‘Kaskarot’, dantza debekatua dagoen munduan dantzari izan nahi duen Anerren istorioa.

Agure batek kontatuko du istorioa. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea, baina debekatuta dago eta, horrek arazo larriak sortuko dizkio. Anerren "alter egoa" da Kaskarot. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten erakutsiko dio Anerri. Gartxot Unsainek idatzi du 'Kaskarot' antzezlana.

Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vázquez eta Gartxot Unsain bera ariko dira Iturramako civioxeko oholtza gainean larunbatean. Adin guztietako ikusleentzat pentsatutako antzezlana, 18:00ean hasiko da. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da edozein civivox, pamplonaescultura.es atarian edo 010 telefonoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!