UEUk bost ikastaro eta jardunaldi bat eskainiko ditu Nafarroan datozen asteotan

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 2a, 19:29

Heldu den larunbat honetan hasiko da lehena: Nafarroako irakurle taldeentzako formakuntza zikloa. Hau da lehen aldia halako ikastaro bat eskaintzen dena.

Ondorengo asteotan hurrenez hurren beste lau aukera izanen ditugu:

Zarenarekin bat, ahalduntze ikastaroa

Taldeak eta eraldaketa: bidelaguntza ezagutzen

Eta hezkuntza alorreko bi: Eskolak naturan hezi

Diziplina positiboa: zigorrik eta saririk gabeko heziketa eredua.

UEU bestalde, buru belarri ari da egunotan lanean aurtengo udako eskaintza prestatzen. Aurreko urteotan bezala Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean ari dira hezkuntza alorreko ikastaroak prestatzen, Edurne Koch, UEUko Nafarroako arduradunak Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala.

Bestalde, eta ikastoroez gain, UEUk  Natur Zientzien IV. Topaketa antolatu du Itsumustuka izenpean. Duela hilabete batzuk egiteko zen baina pandmia dela eta atzeratu zen. Apirilaren 17an jarri dute data eta Planetarioan egin da, ongi bidean.

Eta maitazaren 15ean egun bakarreko jardunaldi interesgarri bat: Gatazkaren irakurketa feministak: fikzioak, diskurtsoak, errealitateak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!