Elkanoren mundubirari lotuta heldu da aurtengo lehiaketa. Adinka hiru mailatatan banatuta izanen da parte hartzeko aukera. Lur Gallastegik idatzitako 'Munduari bira pastel batean' ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek; Adur Larreak sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek; eta helduenek 'Bizitza itsasontzian' gaia ardatz Komikiak ala binetak aukeztu beharko dituzte.
Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin jaio zen Elkar fundazioaren lehiaketa. Urtero hamar mila lan jasotzen dituzte, eta aurten ere hala izatea espero dute. Pandemiaren eraginez gora egin baitu parte hartzeak. Ipuinak, ilustrazioak eta komiki ala binetak aurkezteko epea apirilaren 16ra bitarte egongo da zabalik elkar.eus atarian.