Oroitzapenak aldarrikatu nahi ditu Amonarenean Kea liburu irudidunak. Oroitzapenetik oroitzapenera egin nahi du. Amonaren etxera joan dira lau biloba. Iganderoko plana dute: amonak kremazko eta marrubizko hostopila prestatuko die. Igande honetan, baina amonak hostopilaren sekretua desegin eta errezeta erakutsiko die. Aitzitik, bigarren sekretu bat ere gordeta du: 1936ko gerrara eramango gaitu amonak, oroitzapenei tiraka.
Ana Ibañez ilustratzaileak eta Dani Martirena idazleak elkarlanean sortutako laugarren haurrentzako bilduma da Amonarenean kea. Liburu Iletsuak zigilupean autoekoiztu dute eta aurrekoekin alderatuta sorkuntza prozesua ere berezia izan du lanak. Amonarenean ohikoa den goxotasuna hitzetara eta irudietara eraman dute egileek. Liburuaz harago, baina, aurkezpena ere mimoz zaindu dute. Iruñean Katakrak, Chundarata, Karrikiri eta Elkar liburu-dendetan eskuratu daiteke Amonarenean Kea.