BRIF BRAF BRUF Fantasia jaialdia azken txanpan sartu da

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 7a, 12:15

Ostegun arratsalde honetan aurkeztuko dute Leire Urbeltzak, auzoko haurren laguntzaz, Magdalena kaleko etxe batean egin duen horma-irudi erraldoia. 

Txantrean egunotan egiten ari den Haur Literatura eta Ilustrazio Jaialdia amaitzear dago. Abenduaren 26az geroztik fantasia aldarrikatze aldera, ipuin kontaketak, jokoak eta hamaika ekitaldi desberdin burutu dituzte Txantreako plaza eta kaleetan.

Ostegun honetan, arratsaldeko 17:30ean aurkeztuko dute Leire Urbeltz marrakilariak jaialdi bitartean  egin duen horma irudi erraldoia. Magdalena kaleko 10garren zenbakian dago egina eta ekitaldian, artistak murala sortzeko eta egiteko prozesua azalduko du. Baina lan honetan Leire Urbeltz ez da bakarrik aritu eta auzoko haurren laguntza izan du, Kontalariak elkarteko Belen Alvarezek azaldu digun bezala. Eta ostiral arratsaldean izanen dira azken ipuin kontaketak eta 19:00etan, Jo & Swiss Knife taldeak itxiko du jaialdi honen lehen edizioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!