Miren Gorrotxategi: "Denok ditugu sotoan gordetako gauzak"

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 21a, 19:40

"Sotoan gordeak" da Miren Gorrotxategi Azkuneren bigarren eleberria, 2019ko (H)ilbeltza bekari esker idatzitakoa eta Txalaparta argitaletxeak plazaratutakoa. 

 

Sotoan gordeak

Miren Gorrotxategi Azkune 2020

Guggenheimeko erakusketa batean ikusi du Norak itzal bat, iheska, lekuz kanpo: beste garai baten gomuta. Ondoan du Alex, galdetu arren erantzunik lortuko ez duena; ez, behintzat, berak nahi lituzkeenaren ahotik. Egun berean jasoko du Norak aitaren heriotzaren albistea, eta horrek eramanen du bikotea Noraren sorterrira, Vianara. Han, mahasti artean, galderak pilatuko zaizkio Alexi. Odolezko familian eta hautatutako familian isildutakoak, hitz erdiak eta estalitakoak zurrustan aterako dira, ardoa barrika pitzatuan nola, (H)Ilbeltza beka irabazlearen eleberri beltz honetan.

 

 

Miren Gorrotxategi Azkune

1981 Azpeitia (Gipuzkoa, Euskal Herria)

Itzulpengintzan lizentziaduna eta Turismoan diplomatua da, eta azken urteotan euskara irakaslea da Bigarren Hezkuntzan. 33 ezkil (Elkar) eleberria argitaratu zuen 2016an Augustin Zubikarai beka jaso ostean, eta eleberri horretan oinarrituriko Hil Kanpaiak filma estreinatu da 2020ko azaroan. 2017tik 2020ra kolaboratzaile izan da Urola Kostako Hitzan. 2019ko (H)ilbeltza bekari esker idatziriko Sotoan gordeak bere bigarren liburua da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!