Maria Castejon: "Emakumezko pertsonai errebelde eta arriskutsuak aldarrikatu nahi izan ditut"

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 21a, 15:26

Lengua de Trapo argitaletxeak 'Rebeldes y peligrosas de cine' argitaratu berri du, María Castejón Euskalerria Irratiko kolaboratzaileak idatzitako emakumeek zineman izan duten paperari buruzko saiakera.

Liburu dendetan da historialari, zine kritikari eta generoan aditu Maria Castejonen azken liburua: Zinemako errebeldeak eta arriskutsuak (Rebeldes y peligrosas de cine. Vaqueras, guerreras, vengadoras, femme fatales y madre).

"Errebeldeak eta arriskutsuak dira zineman arauetatik aldentzen diren, genero aginduak dinamizatzen dituzten eta erreferente berriak gorpuzten dituzten emakumeak. Baina inposatutakoa hausteak beti du prezio bat. Hemen, zinema-pantailetan bizi diren protagonistei buruz hausnartu nahi dugu: emakume nekagarriak, matxinoak, pistolariak, piratak, abenturazaleak, ama eta emazte gaiztoak, prostitutak, lesbianak, eroak, bortitzak dira berreskuratu nahi ditugunak. Ikusarazi, deseraiki eta haien esanahiaren irakurketa berria egin nahi dugu"

Baten batek pentsa dezake zinemaren historian gutxi izan direla emakumeak ete beti rol bera jokatu dutela. Hori horrela ez dela erakutsi nahi du liburu honek. Biktimak ez diren emakumeak izan direla zineman.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!