Hasteko Olentzeroren aldizkaria argitaratu dute eta jada banatzen hasiak dira doan Elkar eta Abarzuza liburudendetan. Artikulu mamitsuak aurkituko ditugu hor eta haien artean, esate baterako, Javier Pagola kazteraiak hil aurretik idatzitako azkena.
Honekin batera Olentzeroren hiztegi txikia eta hainbat jolas proposamen biltzen dituen esku orria plazaratu dute hiru hizkuntzatan, Olentzero eta Olentzeroren mintzairaren berri jende guztiari emateko. Bestalde karaoke bat prestau dute Pamplonesa musika bandarekin batera. Olentzeroren abestiaren musika grabatu dute eta horren gainean karaoke moduan kantatzeko proposamena egin nahi diote jandeari Xabier Martinez Olentzero zaleen elkarteko kideak azaldu digun bezala.
Bideoak grabatu, ahal dela baserritarrez jantzita eta abenduaren 19 baino lehen
646-381316 zenbakira whatsappez bidaltzea da eskaera. Horiekin guztiekin muntaia bat eginen dute eta abenduaren 24ko arratsaldean Festaro.es web gunetik emitituo dute, iazko segizioaren irudiekin batera.
24an goizean txondorra saria banatuko dute, aurten Fernando Hualde historialariari emanen diote, eta arratsaldean esan bezala, pantailaz bederen Olentzero ikusteko aukera izanen dute Iruñeko haurrek.
Olentzero Zaleen Elkarteko mezua:
Aurten, zerbait berezia proposatu nahi dizuegu. Hilaren 24an Olentzerok Udaletxeko plazan egingo duen ongi etorrian kantatzeko aukerarik izango ez dugunez, zuen etxeetatik familiarekin kantatzeko aukera izatea nahi dugu. Are gehiago, karaoke hau letrarekin prestatu dizuegu, zuen ahots politak gure musikaren gainean jar ditzazuen.
Horretaz gain, zerbait berezia proposatu nahi dizuegu. Ea zer iruditzen zaizuen:
Gure karaokeari jarraituz grabatu bideotxo bat eta Whatsappetik bidali abenduaren 19a baino lehen. Jasotzen ditugun grabazio guztiekin bideo bat editatuko dugu, hilaren 24an Olentzerok bere telefono mugikorretik entzuteko aukera izan dezan.
Eta ahalik eta politena gera dadin, hemen dituzue gomendio batzuk:
1) Grabatu mugikorra gainazal egonkor batean ipiniz eta horizontalean.
2) Animatu baserritar jantzia janztera.
3) Garrantzitsua da gure karaokearen musikaren erritmoari eustea. Eta ahal baduzue, erabili kaskoak edo jarri bolumen txikia bideoan gehien entzuten dena zuen ahotsak izan daitezen.
4) Argiztatu ongi zuek ongi ikusi ahal izateko. Ez erabili zuen irudia iluntzen duten leiho edo lanpararik.
Abestia: Olentzero
Moldaketa: Jesús Garisoain
Musika: La Pamplonesa
Bideoak zenbaki honetara bidal ditzakezue:
646 38 13 16
Zuen bideoen zain egonen gara ilusio handiz!
https://www.youtube.com/watch?v=3Mxxs9KtFlE