Egoki enpresa 1986ko martxoan sortu zen Olaztin. Eneko Garciandiaren aita da sortzaileetako bat, orain bigarren belaunaldiak darama egitasmoa. PVC GEALAN profilak erabiliz fabrikatzen dituzte produktuak, intsonorizazio, isolamendu eta sendotasun maila handia bermatuz.