Ekoalde elkartea duela bi urte sortu zen Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak bultzatuta. Bertan Nafarroa osoko 50 ekoizle ekologiko baino gehiago biltzen dira. Elkartearen helburua da ekoizle ekologikoei zerbitzua ematea eta, aldi berean, kontsumitzaile profesionalei nola norbanakoei produktu hauek helaraztea.
Ekoaldek, esate baterako, Iruñeko haur eskolak eta hainbat ikastoletako jantokiak hornitzen ditu kilometro zeroko haien elikagaiekin.
Orain beste urrats bat eman dute. Jon Garai, Ekoaldeko koordinatzaileak azaldu digun bezala, pandemia garaian etxez etxeko banaketa zerbitzuarekin hasi ziren eta hortik sortu zen orain aurkeztu duten denda birtuala:
Frutak, barazkiak, edariak, olioak, kontserbak, haragia, hestekiak, esnekiak, ogia, gozokiak eta bidezko merkataritzako kafeak eta azukrea izanen dira on line denda berri honetak aurkituko ditugunak. Astero, ostegunera arte eskariak egiteko aukera izanen dugu eta hurrengo asteko astearte edo asteazkenean etxean izanen dugu guztia.