Kike Amonarriz, Eukaltzaleen Topaguneko lehendakariak azpimarratu duenez, Euskaraldiaren eragin kuantitatiboa ezin da berdina izan toki guztietan, logikoa den bezala. Euskal Herri osoan eta elkarlanean eginiko ariketa soziala izatea da garrantzi handiena duena.
Ahobizi eta belarriprest rolez gain, ariguneak sortu dira bigarren edizio honetan, "berebiziko garrantzia" izan dutenak. Izan ere, euskararentzako gune erosoak sortzea "behar-beharrezkotzat" jotzen dute antolatzaileek eta horregatik milaka enpresa handi eta txiki, merkatari, erakunde publiko eta era guztietako elkarteen elkarlana ardatz izan da. Pandemia dela eta bigarren edizio hau antolatzea ez da lan erraza izan Kike Amonarrizek Metropoli Foralean azaldu digun bezala.
Euskaraldia bukatutakoan, orain hasten da euskarari ahal den gehienetan eusteko eguneroko erronka.