Artisautza Azoka eginen da Geltokin 11,12 eta 13an

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 10a, 12:39

11 artisautza postu, hitzaldi bat eta hainbat mikro tailer eginen dira ostiral arratsaldetik igande eguerdira arte. 

Kontsumo arduratsu baten alde, Artisautza Azoka antolatu dute Geltokin ostiral, larunbat eta iganderako. 11 postutan izanen dira oihalgintza, oinetakoak, bitixiak eta beste hainbat gai lantzen dituzten bertako artisauak. Alazne Juaniz jostunak Metropoli Foralean adierazi digun bezala, halako azokak ezinbestekoak dira artisauentzat, baina pandemia dela eta jarraitzen dute halakorik egin ezinik.  

Ostiral arratsaldetik aurrera salmenta postuez gain bestelako ekimenak ere: Zergatik artilea? Artileari buruzko hitzaldia eta mikro-tailerrak:  Kanzashi edo oihalezko loreak egitekoa, edota kandelak, txotxongiloak, bitxiak edo landaketak egiten ikasteko saioak. Baina horiek guztiak dagoneko beteak daude. Soilik plaza pare bat gelditzen dira 12 urtetik aurrerakoentzako txalaparta oinarrizko tailerrerako. Hori ostiralean eginen da 18.30etatik aurrera, baina erne ibili, oso toki gutxi dago eta. 11, 12 eta 13an, beraz artisautza azoka Geltokin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!