2020/12/12 19:30

Bagoaz antzerkira!"Utzi zure mezua seinalearen ondoren". Mintzakide egitasmoa. Abenduko Saio Osagarria.

Bagoaz antzerkira!"Utzi zure mezua seinalearen ondoren". Mintzakide egitasmoa. Abenduko Saio Osagarria.
Gaiarre, Iruñea

HELDU DEN ABENDUAREN 12AN TANTTAKA TALDEAK “UTZI ZURE MEZUA SEINALEAREN ONDOREN” ANTZEZLANA TAULARATUKO DU IRUÑEKO GAYARRE ANTZOKIAN.
“Utzi mezua seinalearen ondoren” lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten.
“Utzi mezua seinalearen ondoren”, maitasunari, bakardadeari eta mugikorren garaietako komunikazioari  eskainitako  begirada adimentsua, zirraragarria eta umorez betea da.

AURREKO HAINBAT ALDIETAN EGIN BEZALA, MINTZAKIDEENTZAT SARRERAK %20KO BEHERAPENAREKIN LORTU AHAL IZANEN DITUGU ETA, HORRETAZ GAIN, ERRESERBATZEN DITUZUENON ARTEAN 4 SARRERA ZOZKATUKO DITUGU.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!