Galtzagorri Elkarteak bosgarren urtez BIKO-TEKA tailerra eginen du Iruñeko Udalarekin elkarlanean eta Etxepare Sariaren laguntzarekin. BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra da, non idazleak eta ilustratzaileak bikoteka, lau eskutara, lanean aritzen diren, Miriam Luki Galtzagorri elkareko kideak Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala.
Urtarrilaren 25etik 29ra Iruñean –Kondestable jauregian eginen da aurten Bikoteka eta hor parte hartzeko Izen-ematea zabalik dago abenduaren 4ra arte.
Banaka edo bikoteka eman daiteke izena eta aukeratutako guztiek tailerra doan egiteko aukera izanen dute. Bikoteka tailer honen aurreko edizioetan aritu izan dira gerora Etxepare saria lortu duten hainbat bikote. Horietako bat Dani Martirearena idazleak eta Ana Ibañez ilustratzaileak osatzen dutena, hizlari gisa artuko dira urtarrila bukaerako tailerrean.