Txuri Ollo: "CAFek ez du Palestinakoa bezalako proiektu batean sartzeko beharrik"

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 26a, 16:51

Larunbat honetan Palestinarekiko elkartasun mobilizazioak eginen dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta ostiral arratsaldean Katakraken 19:00etan mahainguru bat.  CAF enpresa Jerusalemen eraikitzen ari den tranbia izanen da ardatza Txuri Ollo aktibistak azaldu dugun bezala. 

Jerusalem eta Israelek okupatutako lurraldeak lotu nahi ditu trenbide honek eta hau nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa da talde internazioalisten arabera. Larunbatean, eguerdiko 13.00ean izanen da elkarretaratzea Gazteluko Plazan. Eta ostiralean, aldiz, arratsaldeko 19.00etan mahainguru bat eginen dute Katakraken, Zer ari da gertatzen CAFekin? Hori da mahia gainean jarriko duten galdera hainbat sindikatutako ordezkariek. CAFen jokamoldea aztertuko dute bai Palestinan eta baita Euskal Herrian ere, zehazki Castejonen duten Trenasa empresa filialean. Irailaren bukaeran iragarri zuten lantegia itxi behar zutela eta oraingoz itxiera urtarrila bukaerara arte atzeratzea lortu badute ere, 100 familia baino gehiagoren etorkizuna airean dago. Hitzaldia beraz, gaur 19.00etan Katakraken, aldez aurretik izena eman behar da ritxard @yahoo.es helbide elektronikoan. Saioa streaming bidez eskainiko da hemen.

(Argazkia Dani Blancok egina Argia aldizkarirako)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!