Mari Domingi eta Olentero adiskide eta auzolagun gisa azaltzen dira istorio honeten. Biak herri txiki batean bizi dira elkarri lagunduz. Neguko solstizioa ospatzen dute egun horietan aldaketa handi bat gertatzen delako Naturaren zikloan, aro berri bati hasiera emanez. Familia eta lagunekin egiten dute besta. Hemen oparirik ez da agertzen kontsumismoa alde batera utzi nahi izan dutelako, San Juan Xar elkartzeko kultur Batzordeko kidea den Irati Zabalzak Irrintzi Plazan adierazi digun bezala.
Auzoko dendetan salgai dago liburuxka 5 euroan eta QR kode baten bitartez entzuteko eta ikusteko bertsioa ere deskargatu ahal izanen dugu.