Vanesa Gutierrez: "Aurten irakurketa errazeko tituluen gomendioak ematen ditugu"

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 23a, 19:14

Abian da  Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren hamalaugarren edizioa, abenduaren 9ra arte. Parte hartzaileen artean 100 liburu zozkatuko da Nafarroan eta hainbat irakurgailu elektroniko. 

Irakurketa sustatzeko asmoz, proposamen hau egiten digute Euskaltzaleen Topagunetik: liburutegi publikora joan, hartu euskarazko liburu bat, irakurri eta itzultzean adierazi nori oparituko zeniokeen gustura. Parte hartzaile guztien artean 100 liburu zozkatuko dira Nafarroan, beraz, saritua izanez gero zuk irakurritako liburu hori etxean jasoko duzu gero adierazi zenuen horri oparitan emateko. Honetaz gain, Iruñerriko liburutegietan irakurgailu elektronikoak ere zozkatuko dira parte irakurleen artean. Bat liburutegi bakoitzeko.

Zer liburu hautatu ez dakitenentzat bi zerrenda eskaintzen dizkigu Topaguneak bere web gunean Uxue Alberdi eta Aingeru Epaltza idazleek emaniko gomendiokein. Eta kontuan hartuta  euskaldunen artean %42k aitortzen dutela zailtasunak dituztela euskaraz irakurtzeko, aurten proposamen berri bat luzatu digu Topaguneak, Vanesa Gutierrez teknikariak Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!